1 Corinthianoetara. 8
Basque (Navarro-Labourdin): NT
1Eta idoley sacrificatzen diraden gaucéz den becembatean, badaquigu ecen guciéc eçagutze badugula: eçagutzeac hancen du, baina charitateac edificatzen. 2Eta baldin edoceinec vste badu cerbait badaquiala, eztu oraino eçagutu deus eçagutu behar den beçala. 3Baina baldin cembeitec Iaincoari on badaritza, hura harçaz iracatsi içan da.

4Bada idoley sacrificatzen diraden gaucén iateaz den becembatean, badaquigu ecen deus eztela idolá munduan, eta eztela berce Iaincoric bat baicen. 5Ecen iainco deitzen diradenac badirade-ere, bada ceruän bada lurrean (nola anhitz iainco baita, eta anhitz iaun ) 6Baina guc Iainco Aitabat dugu, ceinaganic baitirade gauça guciac, eta gu hartan: eta Iaun-bat, Iesus Christ, ceinez baitirade gauça guciac, eta gu harçaz.

7Baina ezta gucietan eçagutzea, ecen batzuc idolaren conscientiarequin oraindrano, idoley sacrificatutic beçala iaten duté: eta hayén conscientiá nola ezpaita fermu, satsutzen da. 8Bada viandác ezgaitu Iaincoaren gogaracotzenago: ecen ian badeçagu-ere, ezgara vkansuago: eta ian ezpadeçagu-ere, eztugu gutiago. 9Baina beguirauçue çuen puissança hori infirmo diradeney nolazpait scandalotan eztén. 10Ecen baldin norbeitec ikus baheça hi eçagutze duanor, iarriric agoela idolén templeco mahainean, infirmo denaren conscientiá ezta instruituren idolari sacrificatu diraden gaucetaric iatera? 11Eta hire eçagutze horreçaz galduren da anaye infirmo dena, ceinagatic Christ hil içan baita? 12Bada hunela anayén contra bekatu eguiten duçuenean, eta hayén conscientia infirmoa çaurtzen duçuenean, Christen contra bekatu eguiten duçue. 13Halacotz, baldin viandác ene anayea scandalizatzen badu, eztut ianen haraguiric seculan, neure anayea scandaliza ezteçadançát.



Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub

1 Corinthians 7
Top of Page
Top of Page