2 Corinthianoetara. 3
Basque (Navarro-Labourdin): NT
1Hatsen gara berriz gure buruén gommendatzen? ala behar dugu batzuc beçala, epistola gommendagarriric çuetara, edo çuetaric gommendagarriric? 2Gure epistolá çuec çarete, gure bihotzetan scribatua, cein eçagutzen eta iracurtzen baita guiçon guciéz. 3Agueri den becembatean ecen Christen epistola guçaz administratua çaretela, scribatua ez tintaz, baina Iainco viciaren Spirituaz: ez harrizco tauletan, baina bihotzeco taula haraguizcoetan.

4Eta halaco confidança dugu Christez Iaincoa baithan. 5Ez sufficient garelacotz gure buruz cerbaiten pensatzeco, gueurorganic beçala: baina gure sufficientiá Iaincoaganic da. 6Ceinec Testamentu berrico ministre sufficient-ere eguin baiquaitu, ez letraren, baina Spirituaren: ecen letrác hiltzen du, baina Spirituac viuificatzen du.

7Eta baldin heriotaco ministerioa letraz harrietan moldatua içan bada glorioso, hambat non Israeleco haourréc ecin behá baitzeçaqueten Moysesen beguithartera, haren beguitharteco gloria fin vkan behar çuenagatic: 8Nolatan ezta Spirituaren ministerioa gloriosoago içanen? 9Ecen baldin condemnationetaco ministerioa glorioso içan bada: iustitiataco ministerioac anhitzez iragaitenago du gloriaz. 10Ecen glorificatu içan dena-ere, ezta glorificatu içan respectu hunez, erran nahi da, excellentago den gloriaren causaz. 11Ecen baldin fin hartu behar çuena glorioso içan bada, vnguiz gloriosoago da dagoena.

12Beraz hunelaco sperançá dugunaz gueroz, minçatzeco libertate handiz vsatzen dugu. 13Eta ez gara Moysez beçala ceinec estalquia emaiten baitzuen bere beguitharte gainean, Israeleco haourréc abolitu behar cenaren finera beha ezleçatençát. 14Bada, hayén adimenduac gogortu içan dirade: ecen egungo egunerano estalqui bera dago Testamentu çaharreco lecturán kendu gabea (cein Christez kencen baita) 15Baina egungo egun hunetarano Moyses iracurtzen denean, estalquia hayén bihotz gainean dago. 16Baina Iaunagana conuertitu datequeenean kenduren da estalquia. 17Eta Iauna Spiritu da: eta Iaunaren Spiritua non, libertatea han. 18Bada gu gucioc beguithartea aguerturic Iaunaren glorián miratzen garela, imagina berera transformatzen gara gloriataric gloriatara, Iaunaren Spirituaz beçala.



Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub

2 Corinthians 2
Top of Page
Top of Page