Basque (Navarro-Labourdin): NT 1Dembora hartan ençun ceçan Herodes Tetrarchac Iesusen famá:
2Eta erran ciecen bere cerbitzariey, Haur Ioannes Baptistá da, hura resuscitatu içan da hiletaric, eta halacotz verthutéc obratzen duté hunetan. 3Ecen Herodesec hatzamanic Ioannes esteca ceçan, eta presoindeguian eçar, Herodias haren anaye Philipperen emaztearen causaz. 4Ecen erraiten ceraucan hari Ioannesec, Eztuc sori hori duán. 5Eta hura hil nahi çuelaric populuaren beldur cen, ceren Propheta beçala baitzaducaten hura. 6Bada Herodesen sor eguneco bestá eguiten cenean, dança cedin Herodiasen alabá artean: eta Herodesen gogara eguin ceçan. 7Nondic iuramendurequin prometta baitzieçon, emanen ceraucala cer-ere esca bailedi. 8Harc bada aitzinetic amáz instruitu içanic, Indac (dio) hemen platean Ioannes Baptistaren buruä. 9Eta triste cedin regue: baina cinaren, eta harequin mahainean iarriric ceudenén causaz, mana ceçan eman lequión. 10Eta igor ceçan Ioannesi presoindeguian buruären edequi eracitera. 11Eta ekarri içan da haren buruä platean, eta eman cequión nescatchari, eta harc presenta cieçón bere amari. 12Guero ethor citecen haren discipuluac, eta eraman ceçaten haren gorputza, eta ohortz ceçaten: eta ioanic conta cieçoten Iesusi. 13Eta hori ençunic Iesus parti cedin handic vnci batetan leku desertu batetara appart: eta ençunic gendetzeac oinez iarreiqui içan çaizcan hirietaric. 14Eta ilkiric Iesusec ikus ceçan gendetze handibat eta compassione har ceçan heçaz, eta hayén arteco eriac senda citzan. 15Eta arrats aldean ethorri içan çaizcan bere discipuluac, cioitela, Leku desertua duc haur, eta ordua ia iragan, eyec congit gendetzey, burguètarát ioanic iateco eros deçatençat. 16Baina Iesusec erran ciecén, Eztute ioaiteco mengoaric, eyeçue ceuroc iatera. 17Eta hec diotsote, Eztiagu hemen borz ogui eta bi arrain baicen. 18Eta harc erran ciecen, Ekaztaçue huna. 19Eta populua belhar gainean iartera manaturic, eta borz oguiac eta bi arrainac harturic, beguiac cerurat goitituric, gratiác renda citzan, eta hautsiric eman cietzen discipuluey oguiac, eta discipuluéc gendetzey. 20Eta ian ceçaten guciéc, eta ressasia citecen: eta goiti citzaten çathi soberatuetaric hamabi sasqui betheric. 21Eta ian çutenac ciraden borz milla guiçonen inguruä, emazteac eta haourrac gabe. 22Eta bertan Iesusec bortcha citzan bere discipuluac vncian sartzera, eta haren aitzinean berce aldera iragaitera: populuari congit lemon bizquitartean. 23Eta congit emanic populuari, igan cedin mendira bereciqui, othoitz eguin leçançát. Eta arrastu cenean ber-bera cen han. 24Eta vncia ia itsassoaren artean cen, baguéz tormentatua: ecen haice contra cen. 25Eta gauären laurgarren veillán ioan cedin hetara Iesus, itsas gainez çabilala. 26Eta hura ikussiric itsas gainez çabilala, discipuluac trubla citecen, erraiten çutela, Fantosmabat da, eta beldurtiz oihu eguin ceçaten. 27Baina bertan minça cequién Iesus, cioela, Sporça çaitezte: ni naiz etzaretela beldur. 28Eta ihardesten ceraucala Pierrisec erran ceçan, Iauna, baldin hi bahaiz, mana neçac hiregana ethortera vr gainez. 29Bada harc erran ceçan, Athor. Eta iautsiric vncitic Pierris ioan cedin vr gainez, Iesusgana ethor ledinçát. 30Baina haicea sendo ikussiric, icit cedin: eta hundatzen hassi cenean oihu eguin ceçan, cioela, Iauna, salua neçac. 31Eta bertan Iesus escua hedaturic lot cequión, eta diotsó, O fede chipitacoá, cergatic dudatu duc? 32Eta sarthu ciradenean vncira, sossega cedin haicea. 33Orduan vncian ciradenéc ethorriric adora ceçaten hura, cioitela, Eguiazqui Iaincoaren Seme aiz. 34Eta berce aldera iraganic ethor citecen Genesaretco lurrera. 35Eta hura eçagutu vkan çutenean leku hartaco guiçonéc, igor ceçaten inguruco aldiri gucietara, eta presenta cietzoten eri ciraden guciac. 36Eta othoitz eguiten ceraucaten solament hunqui leçaten haren abillamendu ezpaina, eta hunqui vkan çuten guciac, senda citecen. Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm. Bible Hub |