1 Corinthianoetara. 3
Basque (Navarro-Labourdin): NT
1Eta ni anayeác, ecin minçatu natzayçue çuey spiritualey anço, baina carnaley anço, diot, haourrey anço Christ Iaunean. 2Ezne edatera emaitez haci çaituztet, eta ez viandaz, ceren oraino ecin baitzineçaqueten, baina orain-ere oraino ecin deçaqueçue: ceren oraino carnal baitzarete. 3Ecen inuidia eta gudu eta targoa çuen artean denean, etzarete carnal, eta etzabiltzate guiçonaren araura? 4Ecen erraiten duenean batac, Ni Paulen naiz: eta berceac, Ni Apolloren, etzarete carnal?

5Nor da bada Paul, eta nor Apollo, cerbitzari baicen, ceinéz sinthetsi vkan baituçue, eta batbederari Iaunac eman draucan beçala? 6Nic landatu vkan dut, Apolloc arregatu: baina Iaincoac eman du handitzea. 7Halacotz beraz landatzen ari dena ezta deus, ezeta arregatzen ari dena: baina handitzea emaiten duen Iaincoa. 8Eta landatzen ari dena eta arregatzen ari dena, bat dirade: eta batbederac recebituren du bere saria bere trabailluaren araura. 9Ecen gu Iaincoarequin languile gara, çuec Iaincoaren laborançá, Iaincoaren edificio çarete.

10Iaincoaren gratia niri eman çaitadanaren araura, nabussi iaquinsu batec beçala fundamenta eçarri vkan dut, eta berce batec gainean edificatzen du: baina batbederac becussa nola gainean edificatzen duen. 11Ecen berce fundamentic nehorc ecin eçar deçaque eçarri denaz berceric, cein baita Iesus Christ. 12Eta baldin nehorc edificatzen badu fundament hunen gainean vrrhe, cilhar, harri preciatu, egur, belhar, lasto: 13Batbederaren obrá manifestaturen da: ecen egunac declaraturen du: ceren suaz manifestaturen baita: eta batbederaren obrá nolaco daten, suac phorogaturen du. 14Baldin cembeit gainean edificatu duenen obrá badago, sari recebituren du. 15Baldin cembeiten obrá erra badadi, galtze eguinen du: baina bera saluaturen da, badaric-ere suz beçala.

16Eztaquiçue ecen Iaincoaren temple çaretela, eta Iaincoaren Spiritua habitatzen dela çuetan? 17Baldin norbeitec Iaincoaren templea deseguin badeça, deseguinen du hura Iaincoac: ecen Iaincoaren templea saindu da, cein baitzarete çuec.

18Ezteçala nehorc bere buruä seduci: baldin cembeitec vste badu çuen artean çuhur dela mundu hunetan, erho eguin bedi, çuhur dadinçát. 19Ecen mundu hunetaco çuhurtziá, erhogoa da Iaincoaren aitzinean: ecen scribatua da, Hatzamaiten ditu çuhurrac hayén finecian. 20Eta berriz, Iaunac ezagutzen du ecen çuhurrén pensamenduac vano diradela. 21Bada, eztadila nehor gloria guiçonétan: ecen gauça guciac çuen dirade: 22Bada Paul, bada Apollo, bada Cephas, bada mundua, bada vicitzea, bada herioa, bada presenteco gauçaric, bada ethorthecoric, guciac dirade çuen: eta çuec Christen, eta Christ Iaincoaren. 23Bada Paul, bada Apollo, bada Cephas, bada mundua, bada vicitzea, bada herioa, bada presenteco gauçaric, bada ethorthecoric, guciac dirade çuen: eta çuec Christen, eta Christ Iaincoaren.



Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub

1 Corinthians 2
Top of Page
Top of Page