2 Corinthianoetara. 6
Basque (Navarro-Labourdin): NT
1Bada haren languile garelaric, othoitz eguiten-ere badrauçuegu, eztuçuen, alfer Iaincoaren gratiá recebitu.

2Ecen dio Iaincoac, Dembora gogaracoan exauditu vkan aut, eta saluamendutaco egunean aiutatu vkan aut. Huná orain dembora gogaracoa, huná orain saluamendutaco eguna.

3Scandaloric batre deusetan emaiten eztugularic, gure ministerioa vitupera eztadinçát: 4Baina gauça gucietán approbatu eracusten ditugularic gure buruäc Iaincoaren cerbitzari anço, patientia handiz tribulationetan, necessitatetan, hersturétan, 5Çauriétan, presoindeguiétan, tumultuoétan, trabailluétan, veillatzétan, barurétan. 6Puritatez, eçagutzez, spiritu patientez, ontassunez, Spiritu sainduaz, hypocrysia gaberico charitatez, 7Eguiazco hitzez, Iaincoaren botherez iustitiazco harma escuinez eta ezquerrez. 8Ohorez eta desohorez, fama gaitzez eta fama onez. 9Seduciçale beçala, eta alabaina eguiati: ez eçagunac beçala, eta alabaina eçagunac: hiltzen baguina beçala, eta huna vici gara: gaztigatzen garenac beçala, eta alabaina ez hilac: 10Triste beçala, baina bethi aleguera: paubre beçala, baina anhitzen abratsale: deus gabe beçala, eta alabaina gauça gucien possediçale.

11O Corinthianoác, gure ahoa irequia da çuetara, gure bihotza largatua da. 12Etzarete herssiqui habitatzen gutan: baina enserratuac çarete ceuron halsarretan. 13Bada neure haourrey anço recompensa beraz minço natzaiçue: larga çaiteztez çuec-ere.

14Etzaiteztela infidelequin vztár: ecen cer participatione du iustitiác iniustitiarequin? eta cer communicatione arguiac ilhumbearequin. 15Eta cer concordia du Christec Belialequin? eta cer parte fidelac infidelarequin?

16Eta cer consentimendu du Iaincoaren templeac idolequin? ecen çuec Iainco viciaren temple çarete: Iaincoac erran duen beçala Habitaturen naiz hetan eta ebiliren: eta içanen naiz hayén Iainco eta hec içanen dirade ene populu.

17Harren, ilki çaiteztez hayén artetic, eta separa çaiteztez, dio Iaunac: eta gauça cithalic hunqui ezteçaçuela, eta nic recebituren çaituztet.

18Eta içanen natzaiçue çuey Aita, eta çuec içanen çaizquidáte seme eta alaba, dio Iaun bothere gucitacoac.



Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub

2 Corinthians 5
Top of Page
Top of Page