Euangelioa S. Marc-en araura. 3
Basque (Navarro-Labourdin): NT
1Guero sar cedin berriz synágogán, eta cen han guiçombat escua eyhartua çuenic. 2Eta gogoatzen çutén eya Sabbathoan sendaturen çuenez accusa leçatençat. 3Eta diotsa guiçon escu eyhartua çuenari, Iaiqui adi artera. 4Guero dioste, Sabbathoan vngui eguitea da sori, ala gaizqui eguitea? persona baten emparatzea, ala hiltzea: baina hec ichilic ceuden. 5Eta hetarát inguru behaturic asserrerequin, eta hayén bihotzeco obstinationeaz contristaturic, diotsa guiçonari, Heda eçac eure escua: Eta heda çeçan, eta haren escua, bercea beçain senda cedin. 6Orduan ilkiric Phariseuéc, bertan Herodianoequin conseillu eduqui ceçaten haren contra, hura hil lecatençat.

7Baina Iesus bere discipuluequin retira cedin itsas alderát: eta iarrequi cequión gendetze handia Galileatic eta Iudeatic. 8Eta Ierusalemetic, eta Idumeatic, eta Iordanaz berce aldetic: eta Tyreco eta Sydoneco inguruètan habitatzen ciradenetaric gendetze handi, ençunic cein gauça handiac eguiten cituen, ethor citecen harengana. 9Eta erran ciecén bere discipuluey vncichobat bethi prest eduqui lequión, gendetzearen causaz, hers ezleçatençát. 10Ecen anhitz sendatu vkan çuen, hala non afflictionetan ciraden guciac oldartzen baitziraden harengana hunqui lecatençat. 11Eta spiritu satsuéc hura ikusten çutenean, haren aitzinera bere buruäc egoizten cituztén, eta oihu eguiten çuten, cioitela, Hi aiz Iaincoaren Sem 12 Bain 12Baina harc haguitz mehatchatzen cituen, manifesta ez leçatençat.

13Guero igan cedin mendi batetara, eta dei citzan beregana nahi cituenac: eta ethor citecen harengana. 14Eta ordena citzan hamabi harequin içateco, eta predicatzera igorteco: 15Eta lutén bothere eritassunén sendatzeco, eta deabruén campora egoizteco. 16Lehenic Symon, (ceini icen eman baitzieçon Pierris:) 17Eta Iacques Zebedeoren semea, eta Ioannes Iacquesen anayea, (eta hæy icen eman ciecén Boanerges, erran nahi baita, igorciri semeac) 18Eta Andriu eta Philippe, eta Bartholomeo, eta Mattheu, eta Thomas, eta Iacques Alpheoren semea, eta Thaddeo, eta Simon Cananeoa, 19Eta Iudas Iscariot, ceinec bera traditu-ere baitzuen.

20Eta ethor citecen etchera: eta berriz gendetze handibat bil cedin, hala non oguiaren iateco artea-ere ecin har baitziroiten. 21Eta haur ençun çutenean haren ahaideac ilki citecen hatzaman leçatençat: ecen erraiten çuten, çoratu cela. 22Eta Ierusalemetic iautsi içan ciraden Scribéc erraiten çutén, ecen Beelzebub çuela, eta deabruén princearen partez deabruac campora egoizten cituela. 23Eta hec beregana deithuric, erran ciecén comparationez, Nolatan Satanec Satan campora egotz ahal deçaque. 24Ecen baldin resumabat bere contra partitua bada, ecin dauque resuma hura. 25Eta baldin etchebat bere contra partitua bada, ecin dauque etche hura. 26Hala baldin Satan-ere altcha badadi eta partitua bada bere contra, ecin dauque, baina fin du. 27Ecin nehorc borthitz baten ostillamenduac, haren etchera sarthuric, pilla ahal ditzaque, baldin lehen borthitza esteca ezpadeça: eta orduan haren etchea pillaturen du.

28Eguiaz erraiten drauçuet, ecen bekatu guciac guiçonén seméy barkaturen çaiztela, eta blasphematu dituqueizten blasphemio guciac: 29Baina norc-ere blasphematuren baitu Spiritu sainduaren contra eztu barkamenduric vkanen seculan, baina içanen da condemnatione eternalaren hoguendun. 30Ecen erraiten çuten, Spiritu satsua du.

31Ethorten dirade bada haren anayeac eta haren ama: eta lekorean ceudela igor citzaten batzu harengana, haren deitzera. 32Eta iarriric cegoen haren inguruän gendetzea, eta hec erran cieçoten, Huná, hire amac eta hire anayéc lekorean galdeguiten aute. 33Orduan ihardets ciecén, cioela, Nor da ene ama, edo ene anayeac? 34Eta inguru behatu çuenean haren inguruän iarriric ceuden discipuluetara, dio, Huná ene ama, eta ene anayeac. 35Ecen norc-ere eguine baitu Iaincoare vorondatea, hura da ene anaye eta ene arreba, eta ama



Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub

Mark 2
Top of Page
Top of Page