2 Thessaloniceanoetara. 3
Basque (Navarro-Labourdin): NT
1Gaineracoaz, anayeác, othoitz eguiçue guregatic, Iaunaren hitzac laster daguiançat, eta glorifica dadin çuec baithan-ere beçala: 2Eta gu deliura gaitecen gende desordenatu eta gaichto hautaric: ecen fedea ezta gucién. 3Baina fidel da Iauna, ceinec confirmaturen baitzaituzte eta beguiraturen gaichtoaganic. 4Asseguratzen-ere bagara Iaunean çueçaz, ecen denuntiatzen drauzquiçuegun gauçác eguiten-ere badituçuela eta eguinen. 5Bada Iaunac chuchent ditzala çuen bihotzac Iaincoaren amoriora, eta Christen beguira egoitera.

6Anayeác, denuntiatzen drauçuegu halaber Iesus Christ gure Iaunaren icenean, separa çaitezten anaye desordenatuqui eta ez gureganic recebitu duen doctrinaren araura ebilten den orotaric. 7Ecen ceuroc badaquiçue nola imitatu behar gaituçuen: ecen ezgara desordenatuqui maneyatu içan çuen artean. 8Eta eztugu nehoren oguia dohainic ian: baina trabaillurequin eta nequerequin gau eta egun languiten ari guinadela, çuetaric nehoren phorogu ez guinadençát. 9Ez bothere eztugunez, baina gure buruén çuey exemplutan emaiteagatic, imita gaitzaçuençat. 10Ecen çuequin guinadenean-ere haour denuntiatzen guendrauçuen, ecen baldin cembeit trabaillatu nahi ezpada, ian-ere ezteçan. 11Ecen ençuten dugu çuen artean badiradela batzu desordenatuqui dabiltzanic, deus ari eztiradelaric, baina curiosqui vici diradelaric. 12Bada halaco diradeney denuntiatzen drauegu, eta othoitz eguiten Iesus Christ gure Iaunaz sossegurequin trabaillatzen ari diradela bere oguia ian deçaten. 13Eta çuec, anayeác, etzaiteztela enoya vngui eguitez.

14Eta baldin cembeitec gure hitza obeditzen ezpadu, epistolaz hura nota eçaçue: eta ezteçaçuela conuersa harequin, ahalque duençát: 15Guciagatic-ere etsay beçala ezteçaçuela eduqui, baina admonesta eçaçue anaye anço.

16Bada Iaun baquezcoac bethiere diçuela baquea manera gucian. Iauna dela çuequin gucioquin.

17Salutationea, ene Paulen escuz, baita seignale ene epistola gucietan: hunela scribatzen dut. 18Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela çuequin.



Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub

2 Thessalonians 2
Top of Page
Top of Page