Romanoetara. 12
Basque (Navarro-Labourdin): NT
1Othoitz eguiten drauçuet bada, anayeác, Iaincoaren misericordién partez, offrenda ditzaçuen çuen gorputzac sacrificio vicitan, saindutan, Iaincoaren gogaracotan, cein baita çuen cerbitzu raçoinezcoa. 2Eta etzaquitzotela conforma mundu huni, baina transforma çaiteztez çuen adimenduaren arramberritzez, phoroga deçaçuençát ceric den Iaincoaren vorondate ona eta placenta eta perfectoa.

3Ecen niri eman içan çaitadan gratiáz, erraiten draucat çuen artecoetaric batbederari, ezteçan presumi iaquitera iaquin behar den baino guehiago, baina den çuhur sobrietatera: Iaincoac batbederari fedearen neurria repartitu draucan beçala. 4Ecen nola gorputz batetan anhitz membro baitugu, eta membro guciéc ezpaitute operationebat bera: 5Hala anhitz garelaric gorputzbat gara Christ baithan eta batbedera gara bata bercearen membro. 6Eta ditugula dohain diuersac, eman içan çaicun gratiaren araura, edo prophetia, deçagun prophetiza fedearen proportionearen arauez: 7Edo ministerio, garen administrationean: edo iracasten ari dena, den instructione emaile. 8Edo exhortatzen ari denac, exhorta deçan: distribuitzen ari denac, distribui deçan simplicitatetan: presiditzen duenac daguian diligentqui: misericordia eguiten duenac, daguian alegueraqui.

9Charitatea den fictione gabe: çareten gaitzaren gaitzetsle, vnguiari eratchequiac. 10Anayetassunezco charitatez elkarren onhestera emanac: elkarri ohoratzera aitzincen çaitzatela. 11Cerbitzu eguitera ez nagui, spirituz ardént, Iauna cerbitzatzen duçuela. 12Sperançaz aleguera çaretelaric, tribulationean patient, orationean perseueratzen duçuela. 13Sainduén necessitatetara communicatzen duçuela: hospitalitateari iarreiquiten çaitzatela.

14Benedicaitzaçue çuec persecutatzen çaituztenac: benedicaitzaçue, diot, eta ez maradica. 15Aleguera çaitezte aleguera diradenequin, eta nigar eguiçue nigarrez daudenequin. 16Gogo batez bata berceagana affectionatuac çaretelaric: gauça gorác affectatzen eztituçuelaric, baina beheretara accommodatzen çaretelaric. Etzaretela çuhur ceuroc baithan. 17Ezteçoçuela nehori gaitza gaitzagatic renda. Procuraitzaçue gauça honestac guiçon gucién aitzinean. 18Eguin albadadi, çuetan den becembatean, guiçon guciequin baquea duçuen. 19Etzaiteztela ceuroc mendeca, ene maiteác, baina leku emoçue hirari: ecen scribatua da, Niri mendequioa: nic dut rendaturen, dio Iaunac. 20Bada baldin gosse bada hire etsaya, emóc iatera: baldin egarri bada, emóc edatera: ecen hala eguiten duála suco ikatzac bere buru gainera bilduren drautzac. 21Ezadila gaizquiaz garait, baina garait eçac vnguiaz gaizquia.



Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub

Romans 11
Top of Page
Top of Page