Basque (Navarro-Labourdin): NT 1Beraz Christec libre eguin gaituen libertatean, çaudete fermu, eta berriz etzaiteztela eduqui suiectionezco vztarriaz. 2Huná, nic Paulec erraiten drauçuet ecen baldin circoncidi baçaiteztez Christ etzaiçuela deus probetchaturen. 3Eta testificatzen draucat berriz circonciditzen den guiçon guciari, ecen hura Legue guciaren beguiratzera çordun dela. 4Christez gabetu çarete Legueaz iustificatu nahi çareten gucioc: eta gratiatic erori çarete. 5Ecen gu fedetic den Spirituaz iustitiazco sperançaren beguira gaude: 6Ecen Iesus Christean ez circoncisioneac du deus balio, ezeta preputioac: baina charitatez obratzen duen fedeac. 7Vngui laster eguiten cenduten, norc empatchatu çaituztéz, eguia obedi etzeneçaten? 8Persuasione hori ezta çuec deitzen çaituztenaganic. 9Altchagarri appurbatec orhe gucia mincen du 10Ni seguratzen naiz çueçaz gure Iaunean, ecen eztuçuela berce sendimenduric vkanen: baina çuec trublatzen çaituztenac, ekarriren du condemnationea, norere baita hura. 11Bada niçaz den becembatean, anayeác, baldin are circoncisionea predicatzen badut, cergatic are persecutatzen naiz? beraz abolitu da crutzeazco scandaloa. 12Ailitez trenca çuec trublatzen çaituztenac. 13Ecen, anayeác, çuec libertatera deithu içan çaréte: solament beguirauçue, libertatea eztén haraguiari occasionetan: baina elkar charitatez cerbitza eçaçue. 14Ecen Legue gucia hitz batetan complitzen da, cein baita, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala. 15Baldineta elkar aussiquiten eta iresten baduçue: beguirauçue bata berceaz consumi etzaitezten. 16Eta haur erraiten drauçuet, Spirituaren araura ebil çaiteztez: eta haraguiaren guthiciac eztitzaçuela compli. 17Ecen haraguiac guthiciatzen du Spirituaren contrá, eta Spirituac haraguiaren contra: eta gauça hauc elkarren contra dirade: hala non nahi dituçuen gauça guciac ezpaitituçue eguiten. 18Baldineta Spirituaz guidatzen baçarete, etzarete Leguearen azpico. 19Bada, çogueriac dirade haraguiaren obrác, cein baitirade, adulterioa, paillardiçá, satsutassuna, insolentiá, 20Idolatriá, poçoinqueriá, etsaigoác, bekaizteriác, asserretassunac, liscarrac, diuisioneac, heresiác, 21Inuidiác, guiça-erhaitecác, hordiqueriác, gormandiçác, eta hauc irudiac, gauça hauc aitzinetic erraiten drauzquiçuet, lehen-ere erran dudan beçala: ecen halaco gauçác eguiten dituztenéc Iaincoaren resumá heretaturen eztutela. 22Bailla Spirituaren fructua da charitatea, alegrançá, baquea, spiritu patienta, benignitatea, ontassuna, fedea, emetassuna, temperantiá. 23Hunelacoén contra legueric ezta. 24Ecen Christen diradenéc haraguia crucificatu duté affectionéquin eta guthiciéquin. 25Baldin vici bagara Spirituz, Spirituz ebil-ere gaitecen. 26Ezgaitecela vana-gloria guthicioso eguin, elkar tharritatuz, elkargana inuidia vkanez. Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm. Bible Hub |