Euangelioa S. Luc-en araura.  23
Basque (Navarro-Labourdin): NT
1Guero altcha cedin hayén gendetze gucia, eta eraman ceçaten hura Pilatgana. 2Eta has citecen haren accusatzen, cioitela, Eriden vkan dugu haur populuaren corrumpitzen, eta tributén Cesari emaitetic debetatzen ari dela, dioela, bera dela Christ Reguea. 3Orduan Pilatec interroga ceçan hura, cioela, Hi aiz Iuduén Reguea? Eta harc ihardesten ceraucala, erran ceçan, Hic dioc. 4Eta erran ciecén Pilatec Sacrificadore principaley eta gendetzey, Hoguenic batre eztut erideiten guiçon hunetan. 5Eta hec hambat gortzenago ciraden, cioitela, Mouitzen dic populua, iracasten ari dela Iudea gucian, Galilean hassiric hunadrano.

6Eta Pilatec Galileaz minçatzen ençun çuenean, interroga ceçan, eya Galileano cenez guiçona. 7Eta eçaguturic ecen hura Herodesen iurisdictioneco cela, igor ceçan Herodesgana, hura-ere Ierusalemen cen egun hetan.

8Eta Herodes Iesus ikussiric aleguera cedin haguitz: ecen aspaldi çuela, haren ikusteco desira çuen, ceren anhitz gauça ençuten baitzuen harçaz: eta sperança çuen cembeit signo ikussiren çuela harçaz eguiten. 9Eta interroga ceçan anhitz hitzez: baina harc etzieçon deus ihardets. 10Eta Sacrificadore principalac eta Scribác ceuden han arrogantqui hura accusatzen çutela. 11Baina Herodesec bere gendearequin hura menospreciaturic, eta escarniaturic, abillamendu churi batez veztituric, harçara igor ceçan Pilatgana. 12Eta egun hartan berean adiquisde citecen elkarren artean Pilate eta Herodes: ecen lehen etsay ciraden elkarren artean.

13Orduan Pilatec, deithuric Sacrificadore prinpalac, eta Gobernadoreac, eta populua, erran ciecén, 14Presentatu drautaçue guiçon haur populuaren nahatsale beçala: eta huná, nic çuen aitzinean interrogaturic, hoguenic batre eztut eriden guiçon hunetan, çuec accusatzen duçuenetaric: 15Baina ez Herodesec-ere: ecen igorri vkan çaituztet harengana, eta huná, herio mereci duen gauçaric eztrauca eguin. 16Beraz gaztigatu eta, largaturen dut. 17Eta behar cerauen bat largatu bestán.

18Bada iar cedin oihuz elkarrequin gendetze gucia, cioela, Ken ieçaguc haur, eta larga ieçaguc Barabbas, 19Cein baitzén, hirian eguin içan cen cembeit mutinationegatic eta heriotzegatic presoindeguian eçarria. 20Berriz bada Pilate minça cequién, Iesus largatu nahiz. 21Baina hec heyagoraz iarten ciraden, erraiten çutela, Crucifica eçac, crucifica eçac hori. 22Eta harc heren aldian erran ciecén, Baina cer gaizqui eguin du hunec? hiltzeco hoguenic eztut erideiten haur baithan: gaztigaturic beraz largaturen dut. 23Baina hec hertsen çutén oihu handiz requeritzen çutela, crucifica ledin: eta hayén heyagorác eta Sacrificadore principalenac renforçatzen ciraden. 24Orduan Pilatec iugea ceçan eguin lequién galde eguiten çutena. 25Eta larga ciecén mutinationeagatic eta heriotzeagatic presoindeguian eçarri içan cena, ceinen escatu içan baitziraden: eta eman ciecén Iesus, nahi lutena leguiten.

26Eta hura eramaiten çutela, harturic Simon Cyreneano landetaric heldu cen-bat, hari crutzea gainean eçar cieçoten Iesusen ondoan eramaiteco.

27Eta iarreiquiten çayón gendetze handia populutic eta emaztetaric, hura plaignitzen eta lamentatzen çutela. 28Baina itzuliric hetarát Iesusec erran ceçan, Ierusalemeco alabác, eztaguiçuela nigarric ene gainean: baina ceuron buruén gainean eguiçue nigar, eta çuen haourrén gainean. 29Ecen huná, ethorriren dirade egunac ceinétan erranen baitute, dohatsu dirade sterilac, eta engendratu eztuten sabelac, eta eredosqui eztuten vgatzac. 30Orduan hassiren dirade erraiten mendiey, Eror çaitezte gure gainera: eta mendisquey, estal gaitzaçue. 31Ecen baldin egur hecean gauça hauc eguiten badituzte, eyharrean cer eguinen da?

32Eta eramaiten ciraden berceric bi gaizquiguile-ere harequin hil eraciteco.

33Ethorri içan ciradenean bada Bur-heçur deitzen den lekura, han crucifica ceçaten hura, eta gaizquiguileac: bata escuinean eta bercea ezquerrean. 34Eta Iesusec erraiten çuen, Aitá, barka iecec: ecen etzeaquie cer eguiten dutén. Guero haren abillamenduac partituric, çorte egotz ceçaten. 35Eta populua han egoiten cen beha cegoela: eta truffatzen ciraden harçaz Gobernadoreac-ere hequin, cioitela, Berceac emparatu vkan ditu, empara beça bere burua, baldin haur bada Christ Iaincoaren elegitua. 36Eta truffatzen ciraden harçaz gendarmesac-ere, hurbiltzen çaizcala eta vinagre presentatzen ceraucatela: 37Eta erraiten çutela, Baldin hi bahaiz Iuduén Reguea empara eçac eure buruä. 38Eta cen scributobat-ere haren garayan, letra Grec-ez eta Latinez eta Hebraicoz scribatua, hitz hautan, HAVR DA IVDVEN REGVEA.

39Eta gaizquiguile vrkatuetaric batac blasphematzen çuen hura, cioela, Baldin hi bahaiz Christ, empara eçac eure buruä eta gu. 40Baina ihardesten çuela berceac reprotcha ceçan hura, cioela, Ezaiz Iaincoaren berere beldur, ikussiric ecen condemnatione berean aicela? 41Eta gu behinçat iustoqui: ecen eguin ditugunén merecituac recebitzen citiagu: baina hunec eztic deus gaizquiric eguin. 42Eta erran cieçón Iesusi, Orhoit albeitendi niçaz, Iauna, ethor adinean eure resumara. 43Orduan erran cieçón Iesusec, Eguiaz erraiten drauat, egun enequin içanen aicela paradisoan.

44Eta cen sey orenen inguruä, eta ilhumbe eguin cedin lur guciaren gainean bedratzi orenetarano. 45Iguzquia-ere ilhund cedin, eta templeco velá erdira cedin artetic. 46Eta oihu eguinic voz handiz Iesusec dio, Aitá, hire escuetan eçarten diat neure spiritua. Eta haur erranic renda ceçan spiritua. 47Eta ikussiric Centenerac cer eguin içan cen, glorifica ceçan Iaincoa, cioela, Eguiazqui guiçon haur iusto cen. 48Eta spectacle hartara bildu içan ciraden gendetze guciac, ikussiric eguin içan ciraden gauçác bere bulharrey ceraunstela itzultzen ciraden. 49Eta ceuden haren eçagunac guciac vrrun, eta emazte elkarrequin hari Galileatic iarreiqui içan çaizcanac, gauça hauc ikusten cituztela.

50Eta huna, Ioseph çaritzan guiçombat, conseiller, guiçon ona eta iustoa: 51(Hunec etzuen consentitu hayén conseilluan ez eguitatean) Iuduén Arimathea hirico, eta hura-ere Iaincoaren resumaren beguira cegoen: 52Hura ethorriric Pilatgana, esca cedin Iesusen gorputzaren. 53Eta hura erautsiric estal ceçan mihisse batez, eta eçar ceçan monument batetan cein baitzén arroca batetan ebaquia, ceinetan oraino nehor ezpaitzén eçarri içan. 54Eta cen preparationeco eguna, eta Sabbath eguna haren ondoan heldu cen. 55Eta iarreiquiric harequin Galileatic ethorri içan ciraden emaztec-ere mira ceçaten monumenta, eta nola eçarri içan cen haren gorputza. 56Guero itzuli ciradenean appresta citzaten vssainac eta vnguentuac, eta Sabbathoan reposa citecen, manamenduaren araura.



Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub

Luke 22
Top of Page
Top of Page