Euangelioa S. Mattheuen araura.  21
Basque (Navarro-Labourdin): NT
1Eta Ierusaleme aldera ciradenean, eta ethor citecenean Bethphagera, Oliuatzetaco mendi aldera, orduan Iesusec igor citzan bi discipulu, 2Erraiten cerauela, Çoazte çuen aurkaco burgura, eta bertan eridenen duçue asto emebat estecatua, eta vmebat harequin: lachaturic ekar ietzadaçue. 3Eta baldin nehorc deus badarraçue, erraçue ecen Iaunac behar dituela: ecen bertan igorriren ditu hec. 4Bada haur gucia eguin içan da Prophetáz erran cena compli ledinçát, cioela,

5Erroçue Siongo alabari, Huná, eure reguea ethorten çain mansoric, eta asto emearen, eta vztarricoaren vme arraren gainean iarria.

6Discipuluac bada ioan citecen, eta eguin ceçaten Iesusec ordenatu cerauèn beçala. 7Eta ekar citzaten astoa eta vmea, eta eçar citzaten hayén gainean bere abillamenduac, eta iar eraci ceçaten hayén gainean. 8Eta gendetze handic heda citzaten bere abillamenduac bidean, eta bercéc adarrac piccatzen cituzten arboretaric, eta bidean hedatzen.

9Eta aitzinean ioaiten eta iarreiquiten cen populua oihuz cegoen, cioela, Hosanna Dauid-en semeá: benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten dena, Hosanna leku gorenetan aicená.

10Eta sarthu cenean hura Ierusalemen, ciuitate gucia moui cedin, cioela, Nor da haur? 11Eta populuac erraiten çuen, Haur da Iesus Prophetá Galilean den Nazareteco.

12Eta sar cedin Iesus Iaincoaren templean, eta egotz citzan campora templean saltzen eta erosten ari ciraden guciac: eta cambiadorén mahainac itzul citzan, eta vsso colombác saltzen cituztenen cadirác. 13Eta dioste, Scribatua da, Ene etchea, orationetaco etche deithuren da: baina çuec hura gaichtaguin lece eguin duçue.

14Orduan ethor citecen harengana itsuac eta mainguäc templean: eta senda citzan hec. 15Baina ikussiric Sacrificadore principaléc eta Scribéc harc eguin cituen miraculuac, eta haourraco oihuz ceudela templean, eta erraiten çutela, Hosanna Dauid-en semeá: gaitzi cequién. 16Eta erran cieçoten, Badançuc hauc cer dioitén? Eta Iesusec erran ciecén, Bay: eztuçue egundano iracurri, Haourrén eta edosquiten dutenén ahotic complitu vkan duc laudorioa. 17Eta hec vtziric, ilki cedin hiritic campora Bethaniarat: eta ostatu har ceçan han.

18Eta goicean hirirát itzultzen cela, gosse cedin. 19Eta ikussiric ficotzebat bidearen gainean, ethor cedin hartara, eta etzeçan deus hartan eriden hostoric baicen: eta diotsa, Guehiago fructuric hireganic sor eztadila seculan. Eta eyhar cedin bertan ficotzea.

20Eta hori ikussiric discipuluéc mirets ceçaten, cioitela, Nolatan bertan eyhartu içan da ficotzea? 21Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Eguiaz erraiten drauçuet, baldin fede baduçue, eta duda ezpadeçaçue, ez solament ficotzeari eguin içan çayona eguinen duçue, baina are baldin mendi huni badarroçue, Khen adi, eta iraitz adi itsassora eguinen da. 22Eta cerere galde eguinen baituçue orationean sinhesten duçuela, recebituren duçue.

23Eta ethorri cenean templera, Sacrificadore principalac eta populuco Ancianoac, hura iracasten ari cela, ethor citecen harengana, cioitela, Cer authoritatez gauça horiac eguiten dituc? eta norc hiri eman drauc authoritate hori? 24Ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Interrogaturen çaituztet nic-ere çuec gauça batez, cein badarradaçue nic-ere erranen drauçuet, cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan. 25Ioannesen Baptismoa nondic cen? cerutic ala guiçonetaric? Eta hec baciharducaten berac baithan, cioitela, Baldin erran badeçagu, Cerutic: erranen draucu, Cergatic bada hura eztucue sinhetsi? 26Eta baldin badarragu, Guiçonetaric: beldur gara communaren: ecen guciéc daducate Ioannes Prophetatan. 27Eta ihardesten ceraucotela Iesusi, erran ceçaten, Etzeaquiagu. Erran ciecén harc-ere, Eztrauçuet nic-ere erraiten cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan.

28Baina cer irudi çaiçue, Guiçon batec cituen bi seme: eta hurbilduric lehenagana, erran ceçan, Semé habil, egun trabailla adi ene mahastian: 29Harc ihardesten çuela erran ceçan, Eztiat nahi: baina guero vrriquituric, ioan cedin. 30Guero hurbilduric berceagana, erran cieçón halaber. Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Ni nihoac iauna, Eta etzedin ioan. 31Bi hautaric ceinec eguin çuen bere aitaren vorondatea? Diotsate, Lehenac. Dioste Iesusec, Eguiaz erraiten drauçuet ecen publicanoac eta paillardác aitzincen çaizquiçuela Iaincoaren resumara. 32Ecen ethorri da Ioannes çuetara iustitiazco bideaz, eta eztuçue hura sinhetsi: baina publicanoéc eta paillardéc sinhetsi vkan dute: eta çuec hori ikussiric, etzarete emendatu guero, haren sinhestera.

33Berce comparationebat ençuçue. Cen aitafamiliabat, ceinec landa baitzeçan mahastibat, eta hura hessiz ingura baitzeçan, eta hartan hobibat eguin ceçan lacotzát, eta edifica ceçan dorrebat, eta aloca ciecén laborariey: eta camporat ioan cedin. 34Bada fructuén sasoina hurbildu cenean, igor citzan bere cerbitzariac laborarietara, fructuén recebitzera. 35Eta laborariéc harturic haren cerbitzariac, bata çaurt ceçaten, eta bercea hil, eta bercea lapida. 36Berriz igor ceçan berce cerbitzariric lehenac baino guehiago, eta hæi halaber eguin ciecén. 37Azquenean igor ceçan hetara bere semea, erraiten çuela, Ondraturen dute ene semea. 38Baina laborariéc ikussiric semea erran ceçaten bere artean, Haur da primua, çatozte, hil deçagun haur, eta gatchetzan hunen heretageari. 39Eta harturic hura iraitz ceçaten mahastitic campora, eta hil ceçaten. 40Dathorrenean bada mahasti iabeac cer eguinen drauè laborari hæy? 41Diotsate, Gaichto hec gaizqui deseguinen: eta bere sasoinean fructuac renda dietzoyoten berce laborariri bere mahastia alocaturen.

42Dioste Iesusec, Egundano eztuçue iracurri Scripturetan, Edificaçaléc arbuyatu duten harria cantoin buru eguin içan da: Haur Iaunaz eguin içan da, eta da gauça miragarria gure beguién aitzinean?

43Halacotz diotsuet ecen edequiren çaiçuela Iaincoaren resumá, eta emanen çayola, hartaco fructuac eguinen dituen populuari. 44Eta harri haren gainera eroriren dena, çathicaturen da: eta noren gainera eroriren baita, hura du chehaturen.

45Eta ençun citzatenean Sacrificadore principaléc, eta Phariseuéc haren comparationeac, eçagut ceçaten ecen heçaz minço cela. 46Eta hatzaman nahi çutelaric, populuaren beldur içan ciraden, ceren Propheta beçala hura baitzaducaten.



Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub

Matthew 20
Top of Page
Top of Page